XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGIAZTAPENAK:

Erlatibozko esaldiak nolakotasuna adierazteko ere maiz erabiltzen dira.

5 NI ERE IDAZLE

Orain arte ikusi duzunarekin, idatzi Sarrionandiaren narrazioaren tankerako testua, baina zuk beste agertoki bat aukeratu behar duzu: autobus bateko bidaiariak, eskolako ikasleak, herri txiki bateko biztanleak, gaztetxeko bezeroak, ospitaleko itxarongelan dauden pertsonak, kruzero bateko bidaiariak, eta abar. Hona hemen horretarako erabiliko duzun kontrol-zerrenda. Osatu irakaslearen laguntzarekin.

SARRIONAINDIAREN TESTUAREN TANKERAKO NARRAZIOA IDAZTEKO KONTROL-ZERRENDA

1.- Aukeratu zure deskribapenaren ikuspuntua: nork deskribatzen digu? Narratzaileak, zuk sortutako pertsonaiak..., nork? Zein helburu lortu nahi da?

2. Zure deskripzioak sarrera orokor bat izango du. Sarrera horretan tokia deskribatuko duzu. Gogoan izan era desberdinez antola dezakezula testua: antolatzaileak erabiliz (goian, honen azpian, eskuinaldean...) edo elementuak aipatuz eta deskribatuz (lurra, erlojua, argiak, jarlekuak, koadroak, koloreak, usaina...).

3. Deskribatzen joan zuk aukeratutako agertokian dauden pertsonaia desberdinak.

4. Kontuan izan kohesio-estrategiak (ordezkapena, anafora, elipsia).

5. Deskribatu behar duzunaren aurkezpena egin dezakezu, edo bestela bukaeran haren izena aipatu.